Zaintzak erdigunean jarri nahi ditu Leitzako Udalak eta horretarako, iraupen luzeko zaintzei aurre egiteko hausnarketa prozesua jarri dute martxan. Zaintzan parte hartzen duten pertsona guztien beharrak modu integralean erantzuteko proiektu bat lantzen hasi dira. Horretarako, herriko hainbat eragile elkartu eta lantalde bat jarri dute martxan. Udalak azaldu du zaintza egoeren argazki ahalik eta osatuena egitea dela asmoa: «herrikide gehienen ahotsa biltzea».
Herritarrei galdetegiak bete eta udaletxean, kiroldegian, Astiz liburu dendan eta Belarra belar dendan uzteko eskatu diete, abenduaren 16a baino lehen.