Hilabetean behin, pare bat orduko ibilaldia egiteko elkartzen dira Goizueta 65+ taldeko kideak. Abenduaren 13an eginen dute hirugarren Ibilaldi Osasuntsua izanen dela. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Denek egiteko moduko itzulia izanen da, 12:00etan bukatuko dute eta bukaeran sorpresa izanen dute.