Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin: «ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa».
Ninini egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Hitz eginen du bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.
Gonbidapena egin diete ikusleei: «egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera».