Mendialdea Mankomunitateak artilea biltzeko kanpaina eginen du aurten ere. Goizuetako eta Aranoko bilketa, abenduaren 9an eginen dute Goizuetako garbigunean, 12:00etatik 16:00etara. Artilea zakuetan sartu gabe utzi beharko dute eta abeltzain bakoitzak dagokion kuota ordaindu beharko du kudeaketa kostuengatik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.