Harri jasotzailea, antzezlea, bertsolaria eta bertsozalea, euskal kulturaren dibulgatzailea… izendapen ugari daude Perurenaren izenari lotuak. Horiek guztiak bildu ditu Iñaki Perurena. Harria bidelagun liburuan.
Fermin Erbitirekin izandako elkarrizketetan bere bizitzaren errepasoa egin du Perurenak, hainbat gairi buruzko iritzia emanez: kirola, komunikabideak, euskara, Nafarroa, Euskal Herria... eta bere erretratua osatzeko Iñaki ongi ezagutzen duten lagunen testigantzak ere bildu dituzte.