Lau eta erdiko Master Laboral Kutxako finalerdia jokatuko du Goiuri Zabaleta leitzarrak igandean Basaurin

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 29a, 11:30

Urte bikaina egiten ari da Goiuri Zabaleta eta Master Laboral Kutxa lau eta erdiko finalerako txartela eskura dezake larunbatean Basaurin.

Itsaso Erasun izanen du arerio eta beste finalerdian Aldai eta Arrillaga izanen dira aurrez aurre

Aurtengo lau eta erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 1ean, igande eguerdian, Basaurin (Bizkaia). Amaia Aldai egungo txapeldunak eta Miriam Arrillagak iazko finalerdi bera errepikatuko dute. Beste finalerdia Goiuri Zabaleta leitzar gazteak eta Itsaso Erasunek jokatuko dute.

Bakoitza berean, sekulako urtea osatzen ari dira ba Zabaleta, baita Erasun ere, eta buruz burukoan behar bezalako amaiera eman nahi diote euren konfirmazioaren denboraldiari. Printzipioz, Zabaletaren dohainetara hobekien moldatzen den modalitatea izanda, leitzarra izanen da faborito, iaz alde egin zion finala errepikatzeko baina, zer galdurik gabe, zizurkildarrak gauzak zail jartzeko asmoz kantxaratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun