Leitzan emakumeen artean korrikarako afizioa bazela ikusita, Irristariak taldea sortu dute. 40 emakume inguru elkartu dira dagoeneko eta lehenbiziko irteera elkarrekin egiteko hitzordua zehaztu dute. Azaroaren 30ean, larunbatean, elkarrekin abiatuko dira Leitzako kiroldegitik 09:00etan eta bi ibilbide jarriko dituzte aukeran. Lehenbizikoa, 20 kilometrokoa, Leitza eta Ireber artekoa eta bigarrena, hamar kilometrokoa, Leitza eta Asketa artekoa. Maila edozein dela ere, interesa duten guztiak animatu nahi izan dituzte parte hartu eta mendiaz gozatzera.