Baserritar jantzien trukea antolatu dute azaroaren 29an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 28a, 12:00

Baserritar gonak, atorrak, zapiak, abarkak... eraman daitezke.

Amazabal Institutuko ikasleek eta Mendialdeko Mankomunitateak elkarlanean antolatu dute ekimena

Baserritar jantziak armairutik atera eta errepasoa egiteko garaia izaten da Eguberri aurrea. Jantziak edo abarkak txiki gelditu diren ikusi eta faltan edo soberan ditugunen zerrenda osatzekoa. Falta direnak erosi eta soberan ditugunak etxean pilatu beharrean, trukea antolatzea erabaki dute Mendialdea Mankomunitateak eta Amazabal Institutuko ikasleek: jantzi eta osagarriei bizi berri bat ematea. Azaroaren 29an, Zaindu Leitzaldearen egoitzan eginen dute trukea, 16:30etik 19:00etara. Edonork parte hartu dezake, behar duena hartu eta soberan duena utziz, diru trukerik gabe, salerosketarik ez dela eginen azpimarratu dute antolatzaileek. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun