Arainburu Mendi Taldekoek lau bat orduko itzulia osatu zuten herri inguruan: Enekologorri, Lizaotza, Tobeneko Borda, Nekuko Hariztia eta Artzanen bueltan. Nekuko hariztia mendi tartean gelditzen denez, haizeaz babesteko txoko egokia izan zen eta mendi buelta egiteko ez zuten inolako arazorik izan. Ehiztarien lana ere goraipatu nahi izan dute: «bertako bide xenda txukun aski garbituta baitaukate». Argazkietan ikus daitekeenez, herrirako bueltan, zuhaixka batzuk baztertzen ere aritu ziren mendizaleak errepidean arazoak ekiditeko asmoz.