Haizeak gogotik jotzen zuen baina hori ez zen traba izan Aurrera Elkarteko Mendibil mendi taldeko kideentzat. Azaroaren 24an, 08:30ean, hasi zuten ibilaldia eta Errotzetik Txurregiko eta Gazteluko tontorretara igo ziren. Bost bat ordu behar izan zituzten 12,20 kilometroko ibilbide zirkularra osatzeko. Giro bikaina izan zuten eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete antolatzaileek.