Azaroak 25

Indarkeria matxistaren kontra bat egin dute Leitzaldean eta Urumealdean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 26a, 08:01

Azaroaren 25ean kalera atera dira Aranoko, Aresoko, Goizuetako eta Leitzako herritarrak. Pankartetan hainbat lema, baina helburu bakarra: genero indarkeria salatu eta borrokan bat egitea. Argazkiak: Aroa Noble, Bea Muro, Kontxi Klaber eta Goizuetako Emakume Taldea. 

Aranon eta Areson, udalek deituta, Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da lelopean egin zituzten elkarretaratzeak 18:30ean. Kontzejuko atarian bildu ziren Aranon eta plaza zaharrean Areson.

Goizuetan, Ez bazara konponbidea, arazoa zara leloa hartuta kalejira egin zuten plazatik abiatuta eta ondoren, txokolatea banatu zuten.

Leitzan, eskola eremuan hasi zituzten mobilizazioak eguerdian. 13:30ean Zaindu nazazu, zainduko zaitut ekitaldia egin zuten Erleta eskolan, eskolak eta Amazabal Institutuak antolatuta. 14:00etan Bortxatzen gaituztelako bortitzak gara lelopean manifestazioa egin zuten, Amazabal institutuko Batzorde Moreak antolatuta. Iluntzean, Lañaidek deituta, elkarretaratzea egin zuten 19:00etan. Ez gaituzue izutuko. Guk autodefentsa feminista lelopean jende ugari bildu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun