Primeran pasa dute Aresoko familiek euskaraz jolasean elkarrekin

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 21a, 20:00

Hiru eta hamabi urteko arteko haurrek eta haien gurasoek primeran pasa zuten jolasean.

Euskaraz bizi den herria da Areso eta hori agerian utzi nahian, Euskararen Astea antolatu dute. Jolastu familian euskaraz tailerrak antolatu dituzte eta azaroaren 20an, atzo arratsaldean, egin zuten lehenbiziko saioa. Hiru eta hamabi urteko arteko haurrek eta haien gurasoek primeran pasa zuten jolasean. Areson bizi den Susana Santos Jauregik eman zuen tailerra eta esku jolasak, taldekakoak, soka saltoan aritzeko euskal kantak... erakutsi zizkien. Orain ikasitakoa praktikan jartzen segi beharko dute. Azaroaren 27an, 18:15etatik 19:30era egingo dute hurrengo saioa Aresoko udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!