'Hondakinen prebentzioa, gure eskuetan' erakusketa ikusgai jarri dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 21a, 13:00

Abenduaren 15era arte egonen da ikusgai erakusketa Zaindu Leitzaldearen egoitzan.

Abenduaren 15era arte, Zaindu Leitzaldearen egoitzan egonen da ikusgai 

Nafarroako Hondakinak eta Emausko Trapuketariek antolatu eta Alicia Otaegi artistak egindako lanaren emaitza da Hondakinen prebentzioa, gure eskuetan izeneko erakusketa. Landa industria gunea dagoen Zaindu Leitzaldearen egoitzan, astelehenetik ostiralera bisita daiteke: goizetan, 09:30etik 14:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 19:00etara. Hondakinak sortzea saihesteko eta zabor bolumena murrizteko eman beharreko urratsak azaltzen ditu erakusketak. Ez da ahaztu behar Nafarroako biztanle bakoitzak 410 kilo hondakin sortzen dituela urtean.

Hondakinen Prebentziorako Astea baliatuta, azaroaren 20an egin zuten erakusketaren irekiera ekitaldia Leitzan. Alizia Otaegi artista, Jose Maria Garcia Emausko Trapuketarien zuzendaria, Unai Miranda Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria eta Fernando Mendoza, Nafarroako Hondakinak erakundeko lehendakaria izan ziren bertan bildutakoen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun