'Ez dago kutxarik niretzat' antzerkia ikusgai larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 21a

Tdiferecia antzerki taldekoak igoko dira oholtzara.

Hamalau urtetik gora gazte eta helduei zuzendutako emanaldia da

Tdiferencia antzerki taldeak Ez dago kutsarik niretzat antzezlana eskainiko du Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran 18:30etik aurrera. Euskarabideak, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta, antolatu duen Gora Gora fest jaialdiko emanaldietako bat da. Hainbat gai lantzen dituzte: ba al dago norberaren neurrira egindako kutxarik? Maitasuna, askatasuna, bizitza... guztia hartuko duen kutxarik? 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun