Azaroaren 24an, igandean, 08:00etan aterako dira mendizaleak Leitzatik. Autoz joanen dira Errotzera eta 08:30ean hartuko dute mendirako bidea. Txurregiko eta Gazteluko tontorretara igotzeko asmoa dute, 12,20 kilometroko ibilbide zirkularra osatuz. Bost orduko itzulia izanen da eta 920 metroko desnibela du.