Umore Ona Elkarteko Eguna ospatuko dute azaroaren 23an eta 24an

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 20a

Haur, gazte eta helduak ibiliko dira festan.

Larunbatean, festa giroan ibiliko dira Goizuetako Umore Ona Elkarteko kideak eta iganderako mendi ateraldia proposatu du Arainburu Mendi Taldeak.

Larunbatean, 10:00etan pilota partiduak izanen dituzte eta 11:30 aldera,  abesbatza eta dantzariak aterako dira herriko kaleak alaitzera. Bukatzeko, 13:00etan, luntxa izanen dute. Biharamunean, azaroaren 24an, mendi irteera antolatu du Arainburu Mendi Taldeak. Herri inguruan lau bat orduko itzulia osatuko dute: Enekologorri, Lizaotza, Tobeneko Borda, Nekuko Hariztia eta Artzan zapalduko dituzte. Herritik 08:30ean aterako dira eta 12:30 alderako bueltan izatea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun