Behin betiko izenburupean hitzaldia antolatu du Leitzako Sarek. Amaia Izko abokatua eta Xabi Bidaurre Sareko kidea ariko dira hizlari lanetan: bakea, konponbidea eta elkarbizitzaz. Urtarrilaren 11n, Bilbon egitekoa den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia ere egin dute eta abenduan beste hainbat ekitaldi antolatzeko asmoa dutela ere aurreratu dute.