Azaroaren 16an, eguerdian, jokatu zuten Katarrapikaka lehiaketa. Goizuetako udaletxeko ganbara jendez bete zen eta giro ederra sortu zen lehiakide eta ikusleen artean. Oso berdindua joan zen lehia, puntuazio altuena zuten bi taldeak pasa behar zuten finalera eta nortzuk izanen ziren jakiteko desenpatea jokatu behar izan zuten. 41 puntu zituen talde batek eta 40na beste biek. Sei galdera egin zizkieten eta denak asmatuta, azkenean Katarrapikaka jokoan aritu ziren. Azkenean, Irune, Janire eta Josunek osatutako taldeak irabazi zuen 300 euroko saria.