Goizuetako adinekoek azaroaren 18an eginen dute bigarren Ibilaldi Osasuntsua

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 15a, 09:00

Goizueta 65+ taldeko kideak eta gizarte zerbitzuetako ordezkariak.

Goizueta 65+ taldeak Ibilaldi Osasuntsuak ekimena jarri zuen martxan urrian. Josune Eizmendi monitoreak gidatuta, hamabostean behin elkartu, eta adinekoek elkarrekin ibilbidea bat egitea da asmoa. 

Bigarren hitzordua azaroaren 18rako egina dute. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Pare bat orduko ibilaldia eginen dute, 12:00etan bukatuz eta bukaeran sorpresa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun