«Herriari bizia emanez, kaleak alaitasunez eta giro onez betetzeko asmoarekin» antolatu dute autengoan ere Etorkinen Eguna. Bazkaria izanen dute Oxeguarda jatetxean eta bazkalaurrean eta bazkalondoan poteoan ibiliko dira. Azken urteetan omenaldietarako tartea ere hartu izan dute eta ikusi beharko da aurten ere sorpresaren bat prestatu ote duten. Iaz, Leitzatik etorritako Terexa Zabala izan zen omendua.