Giro ederra izan dute Aranon San Martin Eguneko ospakizunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 13a, 11:00

Herrian egin asmo duten makroproiektu eolikoarekin lotuta, hainbat ekintza egin zituzten. Argazkiak: Arantxa Ansa, Ainhoa Ansa eta Mikel Ruiz.

Goizean 20 bat lagun elkartu ziren mendi buelta ematera. Mendiaz gozatu bai, baina bestelako helburua ere bazuen itzuliak: «poliki hartu genuen, eolikoen makroproiektuak non eta nolako inpaktua egingo duen hizketan aritzeko egin genuen mendi buelta». Aitziber Sarobe ere bertan izan zen, eta Elduaingo zinegotzi bat ere bai. Arratsaldean, goizean hasitako hizketaldiari jarraipena eman eta eolikoen gaia izan zuten berriz ere hizketagai. Hasteko, Arritxu eta Andoni Zugarramurdik osatu duten inguruko mendien posterra aurkeztu zuten, «ekarpen ederra da herriko etxe bakoitzean izateko». Aitziber Sarobe biologoak hartu zuen segidan hitza. Eolikoen gaia izan zuen k abiatuta eman zuen bere hitzaldia. Maisuenea jendez bete zen. Aurretik, horretarako, 

Talo eta gaztain jatearekin bukatu zen eguna, eta nahikoa ase zen omen bertaratutako jendea. «Herritarren artean egiten duten festa eder honek egitarau interesgarria eta opari ederra eskaini zituen aurtengoan ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun