Katarrapikaka lehiaketaren laugarren edizioa izanen da aurtengoa. Hiru taldek parte hartuko dute eta puntu gehien eskuratzen dituzten bi taldeek finala jokatuko dute. Irabazleek 300 euroko saria eskuratuko dute eta parte hartzaile guztiek opari bana.
Lehenengo taldean, Ainhoa Zabaleta, Mayi Zelarain eta Oihane Zugarramurdi ariko dira.
Bigarren taldean, Nekane Elizalde, Irune Zabala eta Janire Urdanpileta.
Hirugarren taldean, Olatz Zubiri, Nerea Zabaleta eta Maria Eskudero.
Lehiaketa ikustera animatu nahi izan dituzte herritar zein kanpotarrak. Hamalau urtetik gorakoei zuzendutako emanaldia da eta sarrerak hiru eurotan egonen dira salgai Amaia kafetegian eta Zubi dendan azaroaren 14ra arte. Haurtxo zerbitzua izanen dela ere jakinarazi dute eta antolatzeko izena ematea beharrezkoa izanen da laga@iparmank.eus helbidera idatzita.