Azaroaren 15ean, ostiralean, irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan izena emateko epea. Goizeko hamarretatik aurrera, www.ehmendierronka.eus eta www.kronoak.com web orrietan izanen dute horretarako aukera. Mendi lasterketaren hamaikagarren edizioa izanen da eta urtero bezala 67 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute lasterkariek, bakarka edo erreleboka. Gogoan izan behar da 2024ko edizioan, 610 lasterkarik zutela izena emateko aukera eta hamabost egunean bukatu zirela dortsal guztiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!