Goizuetako Umore Ona pilota elkarteko komisioan aldaketak egin dituzte eta Aritz Zubiri erremontista profesionala da lehendakari berria. Berekin batera Axier Lujanbio (lehendakari ordea), Andoni Larralde (diruzaina), Leire Alsua (idazkaria), Ekaitz Narbarte (palako delegatua) eta Igor Elizegi (delegatua) ari dira lanean komisioan eta Lurdes Loiarte atera da.
Esan beharra dago gogotsu hasi dela komisio berria eta fronteniseko atal berria sortu dute pilota eskolan. Dagoeneko 11 eta 12 urteko zortzi neska apuntatu dira, baina ateak nahi duen guztiarentzat zabalik dituzte.