Umore Ona abesbatzako kide izateko gonbidapena luzatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 7a

Ekainaren 9an kontzertu ibiltaria eskaini zuten abesbatzako kideek, ikasturteari bukaera emateko.

Azaroaren 8an, ostiralean, hasiko du ikasturtea Goizuetako Umore Ona Abesbatzak. 

Eskolako musika gelan elkartuko dira, 19:30ean, eta urtero bezala, taldeko kide izateko gonbidapena luzatu nahi izan diete kantua gustoko duten guztiei:«helburua ongi pasatzea da eta etortzen bazarete lortuko duzue, egin proba». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun