Hainbat gurasok azaldu dutenez, hamabostean behin baino ez dute eskaintzen pediatria zerbitzua Goizuetako Osasun Etxean. Zerbitzuan murrizketa izan dela salatu dute, «garai batean astean bitan etortzen zen pediatra herrira. Orain Leitzako Osasun Etxera joan behar izaten dugu».