'Pribatutasuna sarean' hitzaldia eskainiko dute urriaren 31n Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 29a, 15:00

Sarea modu egokian erabiltzeko hainbat aholku emanen dituzte. Argazkia: Freepik

Euskarabideak, Sarean Euskarazen eskutik antolatu du ikastaroa. Leitzako Mimukai zentroan eskainiko dute 18:00etatik 20:00etara eta dohainik izanen da.

Sare sozialak geroz eta gehiago erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzako arlo guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horien bueltan ariko dira osteguneko ikastaroan eta sareak egoki erabiltzeko hainbat aholku eskainiko dituzte. Izena ematea beharrezkoa da www.sareaneuskaraz.eus web orrian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun