Urteroko ohiturarekin segiz, saskiak hartu eta gaztainak biltzera joateko hitzordua egin zuten Aresoko haurrek eta gurasoek. Plaza zaharrean elkartu ziren 16:00etan, elkarrekin egin zuten mendi itzulia eta arratsaldekoa eginez borobildu zuten eguna. Bildutako gaztainak urriaren 31n jango dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.