Goizean formakuntzarako tartea hartu zuten eta bertako produktuekin egindako bazkari begano goxoa jan ondotik, arratsaldean, tailerrak, mahai inguruak eta hitzaldiak izan zituzten. Iluntzean, mobilizazio jendetsua egin zuten herrian. Gauean bertako abeltzainek hanburgesak prestatu zituzten eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa. Kontzertuetan zein ondorengo festan jende asko ibili zen.