Bertso saioa antolatu dute urriaren 25ean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 22a, 10:00

Illarregi, Martin, Mateorena eta Soto ariko dira bertsotan

Ikasbidairako dirua lortzeko, bertso saioa antolatu dute Leitzako Amazabal Institutuko bigarren mailako ikasleek. Urriaren 25ean, ostiralean, izanen da Leitzako Herri Aretoan 18:30ean.

Xabat Illarregi eta Eki Mateorena leitzarrekin batera, Julio Soto eta Alaia Martin ere ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai jarri dituzte eta Leitzako Maimur liburu dendan eta Goizuetako Amaia kafetegian eros daitezke hamabi euroren truke. Bertso ederrak entzutearekin batera, bestelako saria etxera eramateko aukera ere izanen dela argitu dute; saskiaren zozketa orduan eginen baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun