Zinemaz gozatzeko aukera izanen da asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 18a, 14:00

Tarantinoren klasikoa ikusteko aukera izanen da asteburuan.

Urriaren 19an eta 20an Pulp fiction eta Volveréis filmak ikusteko aukera izanen da.

Hilabeteko hirugarren asteburuan, zinemaren bueltan osatuko dute Leitzako Herri Aretoko kultur proposamena. Urriaren 19an eta 20an Pulp fiction proiektatuko dute 17:00etan eta 19:30etik aurrera Volveréis filma izanen da ikusgai. Saioetarako sarrerak online eros daitezke bost eurotan edo egunean bertan, lehiatilan, sei eurotan.

Pulp Fiction Tarantino zuzendariaren film ezagunenetakoa da. 1994an estreinatu zuten eta Uma Thurman, John Travolta, Bruce Willis eta Samuel L. Jackson aktore ezagunak agertzen dira bertan. Komedia beltza da eta askoren ustez, azken urteetako zinemagintzako mugarria da, zinema independentea ikusle arruntengana zabaltzea lortu zuelako.

Volveréis Jonás Trueba zuzendariaren proposamen berriena da. Komedia dramatiko honetan Itsaso Arana, Vito Sanz, Fernando Trueba, Jon Viar eta Ana Risueño ari dira antzezle lanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun