Ogi zerbitzua martxan jarri nahi dute Areson azarotik aurrera

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 17a, 15:00

Leitzako Zortziko okindegiarekin egin du akordioa Aresoko Udalak. Argazkia: Freepik

Interesa dutenek urriaren 25a baino lehen bete beharko dute eskaera orria.

Hainbat buruhauste sortu ditu azken hilabeteetan Areson ogi zerbitzurik ez izateak, baina badirudi topatu dutela irtenbidea. Leitzako Zortziko Labetxearekin akordioa egin dute eta prest dago egunero Aresora ogia eramateko. Goizeko zazpietan utziko du ogia udaletxe ondoko portalean eta norberak joan beharko du bere ogiaren bila. Zerbitzua martxan jartzeko gutxieneko eskaera bat izatea beharrezkoa denez, herritarren artean galdetegi bat banatu dute. Hiru ogi mota izango dituzte aukeran: normala, baserrikoa eta integrala gatzarekin. Ogia eskatu nahi dutenek eskaera orria bete beharko dute urriaren 25a baino lehen eta udaletxean utzi edo areso@areso.eus helbidera bidali. Ogia hilabete bukaeran kobratuko zaio bezero bakoitzari eta formularioan ere kontu korronte zenbakia adierazi beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun