Kaxkabeltza elkarteak zozketatu duen bidaiak badu irabazlea

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 11:30

Pakita Lasarte izan da irabazlea.

Kaxkabeltza elkarteak 1.700 euroko balioa duen bidaia bat zozketatu du bere bezeroen artean. Atzo egin zuten zozketa eta 2.748 zenbakiarekin, Pakita Lasarte izan da saria eskuratu duena.

Herrian erosketak egitea saritzeko, udazkeneko kanpaina berezia egin dute Kaxkabeltza elkarteko kideek. Urriaren 1etik 13ra, elkarteko kide diren komertzioetan erosketak egin dituztenek zozketan parte hartzeko txartelak eskuratu dituzte. Urriaren 14an egin dute zozketa eta egunean bertan jakinarazi dute Pakita Lasarte izan dela irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun