Liburutegi Ibiltaria urriaren 16an izanen da Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 10:00

Eskolako atarian jarriko dute liburu eskaintza.

Urriaren 16an, asteazkenean, Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute Areson. Leitzako liburuzaina eskolako ikasleekin egonen da, 12:30etik 14:00etara eta segidan, 14:30 arte, herritar guztiek izanen dute liburuak maileguan hartzeko aukera.

Liburutegi Ibiltariko erabiltzaileek Harkaitz Delgado liburuzainak ekarritako liburuen artetik bat aukeratu edo eskaerak egiteko aukera izanen dute. Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun