Mendialdeko Azoka ibiltaria egin dute Areson igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 14a, 13:30

Apirilean hasi zuen herriz herriko itzulia Mendialdeko Azoka Ibiltariak eta urriaren 13an Areson egin zuen geldialdia. 

Itxura ederra hartu zuen urriaren 13an Aresoko plazak. Mendialdeko ekoizle, artisau eta nekazarien postuak jarri zituzten ezker eta eskuin. Ikusmiran edo poltsikoak astintzeko asmoz,  bisitariak ez ziren falta izan 11:00etatik 14:30era egin zuten azokan. Taloak, txokolatezko gutixiak, haragia, gazta, ogia, gozoak, sagar zukua, olioa... erosteko aukera izan zuten, baita bitxiak eta larruzko eta egurrezko artisau lanak erostekoa ere.

Frontoiko izkinan, berriz, erakusketa berezi bat jarri zuten ikusgai. Areson, urtetan baserriak izan duen garrantzia agerian utzi eta baserritarrek egin duten lana agerian uzteko, baserriko lanabesak eta argazki zaharrak jarri zituzten ikusgai. Lanabes bakoitzaren ondoan, bere izena eta zertarako erabiltzen zen ere idatzi zuten. Txuri beltzeko argazkietan ageri zirenak nortzuk ziren asmatu nahian ibili ziren herritarrak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun