Leitzako liburutegian, 17:30ean hasiko da Azken otsoa ipuin kontaketa. Sebastien Perezek idatzitako istorioa, Justine Brax ilustratzailearen marrazki ederrek janzten dute. Ipuin kontaketaren ondotik, tertulia dialogikoa egiteko asmoa dute, momentuan bertan partekatuko dituzte beraien iritziak, eta horiek, besteenekin batera, aztergai duten obraren analisi kritikoa osatuko dute.
Sinopsia
Otsoen eta gizaki gosetien arteko Gerra Handiak sarraskia eragin zuen bi bandoetan. Orain, Miloren herria beldurtuta dago, azken otso baten presentzia dela-eta. Ehiztari gaztea haren bila abiatuko da, soilik arku batez eta bere herrikideak babesteko borondate irmoaz armatuta. Hala ere, otsoaren atzetik joateak gerrak zein absurdoak diren ulertaraziko dio, etsaia geure buruaren isla hutsa baino ez delako maiz.