Aranon 72 urteko ehiztari bat erreskatatu dute suhiltzaileek eta larriki zauritua eraman dute Donostiako unibertsitate ospitalera

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 13a, 18:00

Ezbeharra igandean 11:30 aldera gertatu da, 72 gizonezkoa ehizan zebilela errepide bazterretik Urumeara erori denean 10 metroko alturatik irrist egin ondotik. Erreskatatu ondotik, anbulantzia batean eraman dute Donostiako Ospitalera pronostiko larriko politraumatismoekin.



112 larrialdi zerbitzuak 11:30ean jaso du istripuaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Goizuetako mediku taldea, Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldea, erreskate helikopteroa eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira ezbeharraren tokira.

Helikopteroan joan diren erreskate taldeko kideak istripuaren tokitik hurbil lurreratu dira, eta ehiztaria erreskatatu dute Goizuetako suhiltzaile boluntarioen laguntzarekin. Tokian bertan Goizuetako mediku-erizainek artatu dute eta, berehala, anbulantzia batean eraman dute Donostia Ospitalera, pronostiko larriko politraumatismoekin.

Foruzaingoa ari da ezbeharraren eginbideak bideratzen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun