Mugikorren auzia landuko dute Leitzan urriaren 14an eta 16an

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 11a, 19:00

Telmo Lazkanok eskainiko du solasaldia.

Telmo Lazkanok hitzaldia eskainiko du urriaren 14an eta 16an.

Seme-alabei mugikorra noiz eta zein baldintzatan eman, guraso askoren kezka dela ikusita, mugikorraren auzia lantzea erabaki dute Leitzako Udalak, Amazabal Insitututuak eta Amazabalgo guraso elkarteak.  Telmo Lazkano aditua gonbidatu dute eta urriaren 14an eta 16an, Leitzako Herri Aretoan gaiari buruzko solasaldia eskainiko du. Urriaren 14an, astelehenean, Zer dugu esku artean? galderari erantzuten saiatuko dira eta bertan ateratako gogoetatik, ekintzetara nola jo aztertuko dute urriaren 16ko, asteazkeneko, saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun