Harreman osasuntsuei buruzko tailerra egin dute Aresoko gazteek

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 11

Hamabost urteko gazte kuadrilla batek parte hartu zuen tailerrean.

Zeintzuk dira harreman osasuntsuen oinarriak? galdera horren bueltan aritu ziren Aresoko gazteak urriaren 10ean egin zuten tailerrean.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Aresoko Udalak antolatu zuten hitzordua. Adibideak mahai gainean jarriz, hainbat gai landu zituzten: laguntasuna, maitasuna, bikotea(k), sexua, errespetua... ariketa desberdinak egin zituzten eta saio dinamikoa izan zen oso eta elkarrekin hainbat galderei erantzuna ematen saiatu ziren: Nola jakin harreman bat osasuntsua dela? Lagun hobea izateko zer egin dezaket? Zer da nire harremanetan gustatzen ez zaidana? Eta gustura aldatuko nukeena? Eta asko gustatzen zaidana?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun