Leitzako Elkartasun Eguneko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 11a, 17:00

2zi elkarteko kideak dira 'Bularretik ehundutako aitortzak' dokumentaleko protagonistak.

Bularreko minbiziaren egun solidarioa ospatuko dute urriaren 19an eta herriko supermerkatuek emandako elikagaiekin bazkaria ere antolatu dute 2zi elkartekoek.

Bazkarirako txartelak Maimur liburu dendan eta Peritza tabernan eskura daitezke. Txartelak erosteko azken eguna, urriaren 15a izanen da. Helduek hamabi euro ordaindu beharko dituzte eta hamabi urtera arteko haurrek bederatzi. Bazkaritarako haragi zizka-mizka paella, goxua, kafea eta edaria izanen dituzte helduek eta haragi zizka-mizka paella, yogurta eta edaria haurrek.

Bazkariko txartelen salmentatik ateratako diru guztia bularreko minbizi metastasikoaren ikerketarako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun