Gasteizko Ogeta pilotalekuari Hiru Hiriburuak torneoaren finalaren helmuga izatea egokitu zaio aurten. Igande honetan bertan jokatuko diren finalekin. Emakume Master Cup zirkuituaren barrenean geroz eta pisu handiagoa hartzen ari den txapelketa honetan aurten 68 pilotarik hartu dute parte, bost mailatan banatuta. Pilota mistoko elite mailako finala igande eguerdian jokatuko dute Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Mendizabalek, Arraizaren eta Gaminderen kontra.
Gazteak eta promesak arratsaldean
Baina txapelketa honek ez ditu bakarrik elite mailako pilotariak bakarrik biltzen, azpitik datozen gazte eta pilota goxoarekin gozatzen duten emakumeei ere txapelketa erreferente batean aritzeko modua eskaintzen die eta arratsaldean emakumeen esku pilotaren beste errealitate horiek ere bertatik bertara ezagutzeko modua izango da pilota goxoko eta mistoko gazte eta promesen finalekin. Gazte A mailan, Alize Sagardui goizuetarra izanen da finalistetako bat.