Pasa den ortziralean jokatu zituzten hiru saioak. Horietan lehena Irurtzunen jokatu zuten eta Argako Bixiguak eta Mutilatuak taldeak aritu ziren lehian. 60 lagun bildu ziren Pikuxar elkartean eta eskualdeko Mutilatuek lortu zuten garaipena.
Tafallako Aguazon Peñan jokatu zuten bigarren saioa eta Leitzako, Altsasuko eta Barañaingo Manteleko Sobrak eta Baztango Baztanzopak aritu ziren elkarren kontra. Saio ederra egin zuten bi taldeek, baina, azkenerako baztandarrak izan ziren nagusi.
Azken saioa, aldiz, Iruñeko Aldapa Peñan izan zen 70 lagun inguru bildu ziren Bortzirietako Hor Gu! eta Iruñerriko EzKrashak taldeen arteko saioa aditzeko. Kasu horretan bisitariak, nagusitu ziten, Bortzirietako Hor Gu! taldekoak.
Lehen saioa irabazita finalerako sartzeko lehen urratsa eman dute hiru saioak. Finalaurrekoetako bigarren itzuliko saioak larunbat honetan, urriaren 12an, jokatuko dituzte Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.
Finala hilaren 26an jokatuko dute Garesen.