Aurrera Eguna ospatu dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 7a

Festa egun handia izan zuten urriaren 5ean Leitzan. Aurrera Elkartearen Eguna ospatu zuten eta ohikoa denez, jendez bete zen plaza. Elkarteak urte osoan egiten duten lanaren erakusle: pilotan, futbolean, bizikletan, dantzan... aritu ziren. Bazkarian ere kuadrilla polita bildu zen eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa. Argazkiak: Pablo Feo eta Saioa Sagastibeltza 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun