Orreaga-Zubiri Trail maratoi erdia irabazi du Hodei Lujanbio goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 7a, 19:00

Hodei Lujanbio goizuetarra, Zubiriko helmuga irabazle gurutzatzerakoan. Argazkia: Diario Noticias

Orreaga eta Zubiri lotzen dituen Trail maratoi erdiaren hamazazpigarren edizioan nagusitu da Hodei Lujanbio korrikalari goizuetarra igandean. Aurtengoan marka guztiak xehatu eta mila dortsalak salduak zituzten antolatzaileek. Horien denen artean, 21,3 kilometroko lasterkaldia egiten bizkorrena izan zen Lujanbio, ordubete, 19 minutu eta 44 segundoko denborarekin.

Goizuetarraren atzetik, bi minutu eta 15 segundo beranduago helmugaratuta, bigarren izan zen Jon Ruidrejo (1.22.01) eta Asier Gutierrez hirugarren (1.14.12).

Emakumeen artean, Iruñeko Ana Perez de Ciriza gailendu zen (1.42.41), Adrielle Roza bigarren izan zen (1.43.04) eta Maite Beregaña hirugarren (1.43.17).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun