Udara Caixabank pilota txapelketa irabazi du Iturriaga leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 7a

Udara Caixabank txapelketan txapeldun izan dira Iturriaga eta Agirre eta txapeldunorde Aranburu eta Mujika.

Agirrerekin batera 22-16 irabazi zieten Aranbururi eta Mujikari larunbatean Iruñeko Labriten jokatutako finalean

Ados Pilota Elkarteak antolatutako Udara Caixabank txapelketaren final handia jokatu zuten larunbat arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekua. Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Naroa Agirrek 22-16 irabazi zieten Natale Aranbururi eta Maite Ruiz de Larramendi Mujikari.

Iera Agirre Iturriaga leitzarra eta Naroa Agirre txapeldunak.

 

Udara Caixabank txapelketa izan da aurtengo uda garaiko berrikuntza esanguratsua. Izan ere, gizonezko profesionalek masterra jokatzen duten moduan aurten emakumezko profesionalentzat ere ate berria ireki dute, Caixabanken babesletza lehen aldiz lortuz.

Gares, Azkoien, Lantaron, Mendigorria, Latasa, Etxarri, Agoitz, Leitza, Arantza, Kanpezu, Zeberio, Donostia eta Elgetatik pasa ondotik larunbatean Labriten bukatu zen maila handian jokatu den txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun