Euskaraz irakurri eta gozatu nahi dutenei taldeko kide izateko gonbidapena luzatu nahi diete. Hilean behin elkartzen da taldea, Leitzako liburutegian, eta ordubete edo ordu eta erdi inguruko saioan adostutako liburu baten inguruko solasaldia egiten dute. Euskarazko liburuak aztertzen dituzte, bai jatorrizkoak bai itzulpenak.