Iaz baino diru gehiago bildu dute Aresoko uso postuen enkantean

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 3a, 13:30

Udaletxeko batzar aretoa bete egin zen irailaren 28an.

Irailaren 28an egin zuten Areson uso-postuen bigarren enkantea. Urteaga inguruko 27 postu atera zituzten enkantera eta behin betiko errematearen ondotik, 19.298,33 euro bilduko ditu Aresoko Udalak. 

Irailaren 28an, urteroko irudia errepikatu zen Aresoko udaletxean; batzar aretoa txiki gelditu zen postu bila etorritako ehiztarientzat. Azken urtetako joerarekin segiz, enkanteko emaitzak hobetu ziren. Hogeita zazpi postuetatik bost esleitu gabe gelditu ziren, pasa den urtean baino hiru gutxiago. Ohikoa denez, Peña, Perratokieta, Goiegi, Uniate, Museo eta Gañarbeko ehiza-parada guztiak Usoa Ehiztarien Elkarteari esleitu zaizkio zuzenean.

ARESOKO USO POSTUEN ENKANTEKO BEHIN BETIKO EMAITZAK. 2024
POSTUAK ZENBATEKOA
1. postua 1.333,33
2. postua 930
3. postua 5.500
4. postua 5.600
5. postua 1.585
6. postua 240
7. postua 240
8. postua 240
9. postua 320
10. postua 430
11. postua 240
12. postua 240
13. postua 240
14. postua 240
15. postua 240
16. postua 240
17. postua 240
18. postua 240
19. postua 240
20. postua Esleitu gabe
21. postua Esleitu gabe
22. postua Esleitu gabe
23. postua 240
24. postua Esleitu gabe
25. postua Esleitu gabe
26. postua 240
27.postua 240
GUZTIRA 19.298,33

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun