Zinema denboraldia asteburu honetan hasiko da Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 3a, 08:00

Bitelchus filma ikusteko aukera izanen da larunbatean eta igandean.

Udako etenaldiaren ondotik,  hastear da mugimendua Leitzako Herri Aretoan. Hilabeteko lehenengo asteburua izanik, zinemaz gozatzeko aukera izanen da. Egun bakoitzean bi pelikula proiektatuko dituzte, 17:00etan eta 19:30ean. Hala, larunbatean zinemara joateko aukerarik izan ez duenak, igandean joateko aukera izanen du. Garrantzitsua da aipatzea, 17:00etako saioak ez direla beti umeentzako saioak izaten. 

Lehenbiziko asteburuan, Lagunak erreskatera filma ikusteko aukera izanen da 17:00etan eta Bitelchús Bitelchús, 19:30ean. 

Zine bonuak

Zine bonuak ere salgai jarri dituzte; berrogei euro eta erdi ordainduta, bederatzi sarrera lortu daitezke. Bi bonu mota daude salgai, 17:00etako pelikuletarako bat eta 19:30etarako beste bat. Zine bonuak 2024ko irailaren 16tik 2025eko ilbeltzaren 7ra arte egonen dira salgai. Bonuak izendunak dira, baina beste pertsona batzuekin partekatu daitezke. Bonua kontsumitzeko epea 2024ko urriaren 1etik 2025ko maiatzaren 19ra artekoa da eta erabiltzaile bakoitzak nahi adina bonu eros ditzake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun