Leitzako kiroldegian multikirolak probatzeko aukera eskainiko dute urriaren 4an

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 2a, 15:30

Urriaren 4an ate irekiak antolatu dituzte.

Sei eta zortzi urte arteko haurrek hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute urriaren 4an, 17:00etatik 18:00etara. 

Eskubaloia, herri kirolak, atletismoa, patinajea, gimnastika... kirol desberdinak lantzen dituzte multikirolak ikastaroan eta probatu nahi duten guztiek izanen dute aukera. Parte hartu nahi dutenek kirol arropak, oinetako egokiak eta ura eraman beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun