Izena eman nahi dutenek Maimur edo Astiz liburudendetara eraman beharko dute dokumentazioa urriaren 19a baino lehen eta bertan jarri duten datuen babeserako orria bete eta sinatu. Argiaren fakturaren kopia bat eta fakturako titularraren NAN fotokopia aurkeztu beharko dute bi aldetatik. Argitu dute izena emateak ez dakarrela inolako loturarik, bideragarritasuna aztertzeko dela. Emaitzak ikusitakoan, aztertu eta bakoitzak erabakiko du parte izan nahi ote duen.